PORTAFOLIO ELEKTRONIKOA
ZER DA PORTAFOLIO ELEKTRONIKOA?
Portafolioa ebaluaketa tresna bat da, pertsona batek egindako dokumentuez osatua dagoena, eta dokumentu horiek lan ebidentziak izango direnak. Dokumentu mota ezberdinak ditugu: idatziak, audiobisualak, esperientziak... Portafolioan, pertsonaren gaiaren inguruko eboluzioa erakusten da: garatutako konpetentziak eta ikasitako jakintza. Hau jakinik beraz, portafolio elektronikoa, teknologia berriak darabiltzan portafolioa dela esango dugu. Klasean akademikoak izango du garrantzia eta ikasleak, ikasgaiaren jarraipena egingo du. Errango dugu, portafolio elektronikoa ezaguera akademikoaren garapen ispilua dela, hau da, honako puntu ezberdin gauek jorratzen dituela: lan akademiko bilduma selektiboa, materialaren lankera eta ausnarketa sakona. Gainera erran behar da, portafolio elektronikoa, garatzen duen pertsonarentzat ikasketa pertsonala dela, ikusitako eta garatutako materiala gordetzen duelako, edukia landuz, ikaskuntza tresna bilakatu daitekeelako eta ebaluazio progresibo eta dinamikoa bultzatzen duelako. Tresna honi esker ere, ikaslearen independentzia eta autoikaskuntza bultzatzen dira, eta prozesu bukaeran, norberaren gaitasun profesionalaren ebidentzia nabarmena bihurtzen da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina