INTERNETEKO LIZENTZIAK



Copyrighta bere esanahiaren arabera ulertu nahi badugu, eskubide guztiak erreserbatuta dituela ulertu behar dugu, hau da, lan horiek ezin ditu edonork bere lantzat hartu, legediaren arabera babestuak daudelako. Hasieran, lan batek copyrighta zuela jakiteko, zehaztu behar zen, baina, 80. hamarkadatik aurrera ia lan...guztiek daukate copyrighta, eta hau ez duela jakiteko, zerbait idatzita agertu behar da, copyrighta ez duela esanez. Lan horiek, artistikoak, literarioak edota zientifikoak izan daitezke eta argitaratuak edo ez egon daitezke.

Jabetza intelektuala aldiz, izaera pertsonaleko eskubide multzoa da eta egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta eraldatzeko aukera ematen die. Hemen bi talde bereizten dira: jabetza industriala batetik, eta egile eskubideak (sorkuntza artistikoak) bertzetik. Jabetza industialean, markak eta patenteak egongo lirateke eta egile eskubideetan berriz, literatura, artea eta zientzia. Egile eskubideak bi atal nagusietan banatzen dira: eskubide moralak (egileak ezin die uko egin, betirako dira, eskubideak: onarpena eta sorkuntzaren integritatea) eta esplotatzio eskubideak (saldu daitezke, uko egiten ahal zaie, urte batzuk pasa ondoren jakite publikora pasatzen dira, eskubideak: erreproduzioa eta zabaltzea).

Egile eskubideei dagokionez, erran behar da, historian zehar ez dela egile eskubiderik egon, eta inprenta asmatu zen edukiak zabaldu ahal izateko. Lehen egile eskubidea 1710.urtean sortu zen eta 14 urtez egon zen, nahiz eta gero jakite publikora pasa zen. Teknologia berriak ere agertu ziren: irratia, zinema, telebista eta internet-a esaterako.

Copyrightaren kontrako kontzeptua Copylefta da, eta Copyrightak dituen mugak kentzea du helburu. Lizentzia multzo bat da, eta hainbat gauza lizentziapetu daitezke honekin: softwarea, literatura, musika, argazkiak, etab.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak